Tailerrak

Aterpea I: Espazioa. Mar Medina

2023ko ekainaren 12, 13, 14, 15. AZALA KREAZIO ESPAZIOA
Dantzan Bilaka programaren partaideei eta euren taldekideei zuzendua.
Ulertzeko, beharrezkoa zaigu gauzak espazio eta denbora batean jartzea. Hutsune batean. Ekintza bakoitzak erreakzio bat dauka. Erreakzioa da jasotzen duguna. Erreakzioa saltatzen dugu. Kontzeptuen barruan jokatzeko gure moduak birsorrarazten gaitu. Kontzeptuetan birsortzen gara. Espazioa. Etengabe ari gara energia sortzen. Bultzatzen gaituen energia, etengabe mugitzen den gurpila. Karma kaka karmatik atera gara. Espazioari dei egitea. Hutsune batean sartzea.

DATA. Mallorca, 10/12/22

  Mar Medina (Bartzelona 1976) Bartzelonako Unibertsitatean Artearen Historian graduatu bitartean, dantza formakuntza egin zuen Europako hainbat hiritan, New Yorkeko Movement Researchen eta Anne Bogarten SITI Companyn. Mugitzen den gorputzarekiko interes zabalagoa zela eta, Alexander teknika ikasi zuen, eta interesa erakutsi zuen sorkuntzaren eremuko izaera somatikoko beste gai batzuetan ere. Osteopatia tibetarra praktikatzen du.
Scroll up