Egoitzak

Azala Kreazio Espazioa

AZALA, etxe irekia da, aldi baterako aterpea, ukitzeko eta ukitua izateko lursaila, praktikatzeko praktikaleku bat.

Kreazio espazioa

Artista, sortzaile, ekintzaile eta pentsalarien arteko topaketarako lekua da AZALA. Dantza eta arte eszenikoak gune honen epizentroa izanik, bere uhinak naturaltasunez eta promiskuitatez hedatzen eta zeharkatzen ditu beste arte diziplina batzuk, baita beste izendatzeko modu batzuk ere, hala nola arte performatiboak, gorputz arteak edo arte biziak.
Egoitzan dauden artisten sorkuntza eta ikerketa prozesuetarako lan baldintzak sortu. Ezagutza sortzeko autonomia eta askatasun espazioak prestatu, beti ere esperimentazio, begirada kritiko, praktika eta hausnarketatik abiatuta. Ekintzarako testuinguruak sustatu. Inguratzen gaituen
ekosistema artistiko, kultural, sozial eta politikoa ongarritzeko, sortzaile, pentsalari eta publikoaren arteko loturak eragin.
Inguratzeaz ari garela, AZALAn beste proiektu, ekimen eta jende batzuez inguratuak gaude, ikusgarritasunaren ertzean egonda ere gauza ederrak egiten ari direnak.

www.azala.eus

 

AZALA

Scroll up