Egoitzak

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak hainbat programa ditu sorkuntza artistikoari laguntzeko, eta, horien bidez, urtero 30 bat proiektu aktibatzen dira, programazio-ildoei lotuta: arte bisualak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.
Prozesu horiek guztiek beti dute alde publiko bat, eta horrek aukera ematen die publiko-komunitateei hausnarketa artistikoa egiteko, bai egindako lanaren bidez, bai sormen-garapenak partekatuz.
Azkuna Zentroko gune guztietan garatzen da sorkuntza, baina Lantegia Ideien laborategia da sorkuntza eta esperimentazioaren lekua. Ikerketa, proba eta saiakuntzetarako habitat bat da, eta, bertan, harreman-mota desberdinak eratzen dira, trukea errazteko hizkuntza garaikide berrien inguruan.

www.azkunazentroa.eus

 

Scroll up