Erlazio printzipioak. Polinizazioa. Arantxa Martínez
2024ko ekainaren 3, 4, 5, 6.
Ordutegia: Astelehena arratsaldez / Asteartea, Asteazkena, Osteguna goizez
AZALA KREAZIO ESPAZIOA
Dantzan Bilaka programaren partaideei eta euren taldekideei zuzendua.
Elkarlan artistikoen sare zabal bati eta ikerketa pertsonalari esker garatutako mugimendu- eta performatibitate-eduki eta metodologietan oinarrituz, praktika dinamiko-ez linealetan pausatzen da nire lana, mugimenduaren auto-antolakuntzan eta askotariko harreman eta testuinguruak aldi berean barneratzeko duen gaitasunean oinarrituta.
Saio hauetan, dantza eta gorputza ulertzeko modu berezi hau partekatuko dut, pentsamendurako eremu dinamiko modura hartuz, mugimenduak berak sortzen dituen estimuluen bidez denbora errealean zabaltzen dena.
Ahotsa edo/eta objektua mugimenduaren barruan hartzearen praktika zehatzetik abiatuta, gure sormenarekin eta desirekin konektatzen lagunduko diguten “erlazio printzipioak” identifikatuko ditugu.
Integrazioa, ezberdintasuna edo inhibizioa bezalako operazioak darabiltzaten metodologien bidez, gure dantza eta interesak kokatuko ditugu, haien agentzian eta eraginkortasunean konfiantza jarriz. Haien dimentsio indibiduala eta kolektiboa ere jarriko ditugu zalantzan.
Gure esperientzia komunak definituko ditu praktikan ekiteko moduak.
Arantxa Martínez Madril 1975, artista, dantzaria eta performerra, gorputzaren eta bere ingurunearen identifikazio eta dependentzia prozesuetan oinarritzen du bere praktika, haren performatibitatea zalantzan jarriz. Bere elkarlan artistiko ugarietatik sortzen dira espazio urbanoa, antzerkia, museoa, kabareta edo mendia zeharkatzen duten obrak, ikerketak, estetikak eta metodologiak, eta ikus-entzunezkoetara, argitalpenetara eta irratira ere zabaltzen du bere jarduna.
2003tik sarritan aritu da honakoekin elkarlanean: Kate McIntosh, Julia B. Lapèrriere, Paz Rojo, Juan Domínguez, Eszter Salamon, Sabine Zahn, Miriam Jakob, Thiago Granato, Alice Chauchat, Antonia Baehr, Deborah Hay, Isabelle Schad, María Jerez, Lola Rubio, Cullberg Ballett eta Pauline Boudry & Renate Lorenz. Bestalde, irakaslea da Stockholmeko DOCHen, Madrilgo Arte Eszenikoen Masterrean, Berlingo HZTn eta Cullbergballeten.
Hauek dira bere lanetako batzuk: Lake Life, 2023 -Kate McIntoshen laguntzailea-; From Behind All Over, 2022 -performancea eta argitalpena-; This is Not Normal, 2021 eta Avant-Garden, 2017 -Juan Dominguezekin-; Medusa Rise, 2019; Très bien éclairé, 2015; Emisiones Cacatúa, 2012 -irratia Nilo Gallegorekin-; The Present, 2010/2012 -Lola Rubiorekin-; Al oeste del Pecos, 2007; J, un folk-striptease en 4”, 2007 -bideoa eta performancea-, …