Dantzan Bilaka programa ibiltaria da, leku egiten dioten Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako erakunde ezberdinetan garatzen dena.
Azken edizioetan, harrera espazio modura parte hartu dute Artium Museoak (Euskal Herriko Arte Garaikide Museoa), Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroak, Dantzaguneak, Lekuona Fabrikak, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok eta Uharte Zentroak. Azala Kreazio Espazioak ere urtero parte hartzen du, programaren parte den egonaldien bigarren zatiaren antolaketan funtsezko oinarrietako bat izanik.






