Tailerrak
Nuria Alvarez Santos

Estrategia eszenikoak. Amaranta Velarde

2026ko ekainaren 1, 2, 3, 4.
Ordutegia: astelehena 16:00 – 21:00 / asteartea, asteazkena eta osteguna 10:00 – 14:00.
AZALA KREAZIO ESPAZIOA
Dantzan Bilaka programaren partaideei eta euren taldekideei zuzendua.

Sorkuntza eszenikoarekin lotutako praktika artistikoen bidez, eszena bizitzeko eta biziarazteko hainbat estrategia abiatuko ditugu.

Ingurunearekin nahiz balizko publiko batekin erlazionatzeko moduak aztertuko ditugu.

Halaber, erabakiak inpultsibitatetik hartzeko ideiarekin lan egingo dugu, alderdi inkontzienteekin harremanetan jarriz, bai eta arau eta parametro zehatzak sortzeko ideiarekin ere, erabakiak hartzearen ardura ezarritako akordioaren esku uzteko.

Nuria Alvarez Santos
Nuria Alvarez Santos

Amaranta Velarde.(Oviedo, 1983).
Koreografoa, dantzaria eta pedagogoa da. Bere praktikan, artifiziala eta adierazgarria denaren eta organikoa eta inpultsiboa denaren arteko tirabirak aztertzen ditu. Rotterdamgo CODARTSen graduatu zen, 2004an. Hurrengo urteetan, Herbehereetan bertan, Bruno Listopadekin lan egin zuen, ekoizpen eta ikerketa-proiektu ugaritan; lan horiek, gero, Cadance, Spring Festival eta Something Raw jaialdietan aurkeztu ziren.
2011n Bartzelonara aldatu zen, eta lan hauek prestatu ditu bertan: Lo Natural (2012), Hacia una estética de la buena voluntad (2013), Mix-en-Scene (2015), Apariciones sonoras (2019) eta Desbordes (2022). Lan horiek, gero, hainbat espaziotan aurkeztu ditu: Bartzelonako Grec Jaialdian, Mercat de les Flors-en, MACBAn, Bilboko BAD Jaialdian, Reina Sofía Museoan, Bruselako Brigittines Antzokian. Horretaz gain, Cris Blanco, El Conde de Torrefiel, Atresbandas eta Ola Maciejewska artistekin lan egiten du, eta eskolak ematen ditu Bartzelonako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan.
Gaur egun, sorkuntza-egonaldia egiten ari da Graner zentroan, Errática ikerketa-proiektua ontzen.

Scroll up