Tailerrak

Gorputza abiarazteko leherketa iragankorrak. María Ibarretxe

2024ko otsailaren 26, 27, 28, 29.
Ordutegia: Astelehena 16:00 – 21:00 / Asteartea, Asteazkena, Osteguna 9:00 – 14:00
ARTIUM MUSEOA (A4 Aretoa)
IZEN-EMATEA (50€) otsailaren 21era arte info@addedantza.org-en

Tailer-laborategi honetan, mugimenduari heltzeko modu ezberdinak ikertzen dituzten tresnak partekatuko ditu Maria Ibarretxek.

Arrazoi askogatik aktibatua izan daitekeen zinetikotasun bezala ulertuko dugu mugimendua: arau fisikoekin, kontzeptuekin, paisaiekin edo zure amonarekin izandako elkarrizketa batetik datozen hitzekin, adibide batzuk ematearren. Desiren, jakin-minen edo kezken bilketa bat osatzen dute, gure gorputzak modu zehatz batzuetan bizitzera garamatzaten motor bezala funtzionatzen dutenak.

Gorputz hauek denboran mugitzen dira, eta euren motor propioek leku fisiko eta irudimenezkoetan bultzatzen dituzten beste gorputz batzuekin topo egiten dute, elkarrekin bizitzeko testuinguruak sortuz.

Tailer honek parte-hartzaileen arteko topaketa bilatzen du, konfiantzazko espazio jolasti bat sortzeko. Input ezberdinak eskainiko dira bertan, entrenamendurako erritual bezala edo sorkuntza indibidual eta taldekorako erabilgarri izan daitezkeenak, horrela erreferenteak, metodologiak eta imajinarioak zabaltzen lagunduz; idazketaren, sentsorialtasunaren eta zinematografikotasunaren artean dabiltzan inprobisazioen bidez, non gorputzek paper protagonista bat izango duten.

· NORI ZUZENDUA: Sorkuntza prozesuetan, mugimenduan edo/eta koreografian aurretiko esperientziaren bat duten pertsonak.

María Ibarretxe Ikus-entzunezko sorkuntzaren, soinu instalazioen eta koreografiaren artean mugitzen da. Hibrido artistikoak sor ditzake horrela, non oinarrizko elementuak diren besteen parte-hartzea eta gorputza, beste erreferente posibleei buruz hausnartzeko.

Arte dramatikoa ikasi zuen Euskadin, eta zuzendaritza EICTV/Cuban, 2003an. Urte horretan bertan, estatu espainiarreko lehen Drag King tailerrean parte hartu zuen. Meg Stuart, Vera Mantero, Paul B. Preciado eta Bojana Kunts-en tailer eta mintegietan parte hartu du, besteak beste. PACAP 6n ikasi zuen iaz (Performing Arts Advance Program), Forumdança, Lisboa, Sofía Días eta Vítor Rorizek komisariatuta.

2002an, Sra Polaroiska kolektiboa sortu zuen Alaitz Arenzanarekin batera, eta honako sariak jaso dituzte: sorkuntza-lana aitortzeko Gure Artea 2017, Ertibil 2012, Madrid 2012 koreografia sariketa edo INJUVE 2003. Paraleloki, elkarlanean dihardu Belgikako Koen de Preterrekin, Estoniako Renate Keerdekin eta Japoniako Miriam Sedaccarekin. Maila kultural, estetiko eta kontzeptualean gertatzen diren irekitzeak dira elkarlan horiek.

2014tik, hasieren eta amaieren inguruan hausnartzen duen proiektu-prozesu batean lanean dihardu Ibarretxek, Kopergieteryn hasi zena (Gante, Belgika), SeMa Nanjin (Seul, Hego Korea) eta Tenjinyama Art Studion jarraituz (Sapporo, Japonia). 2021ean BilbaoArte Fundazioaren eta Bilboko Udalaren ekimenez abiatutako “SOPLO. Arnasketa Saiakerak” sarietako bat jaso zuen. 2022-23 urteetan sorkuntza koreografikorako diru-laguntza bat jaso zuen Eusko Jaurlaritzatik, Beñat Axiarirekin (LUR 7 LAFAKTORIA egoitza, Iruñea) eta Soohyun Moonekin batera ikertuz (ARKO, Chuncheon performing art Center, Hego Korea). KOTOHOGI emakumeen koro egitasmoa zuzendu zuen Makiyo Sakashitarekin batera, ITONAMI Daisen Art Festival jaialdiaren barruan, Daisenen, Japonian. ART OMI Eremuak egonaldia (Ghent, New York) eta MOVING Artist diru-laguntza eskuratu zituen (Kurdistan, Irak), aipatutako ikerketa elikatuz eta alderdi berriak garatuz.

2021-2020 urteetan, programa honetako bertako, Dantzan Bilakako batzorde artistikoko kide izan zen, praktika artistikoa bere beste pasio batekin uztartuz: beste sortzaile batzuei euren prozesuetan laguntzea.

Scroll up