Aurten, eta lehen aldiz Dantzan Bilaka programaren barruan, Pablo Marte artista eta idazlearen presentzia txertatu dugu. Azalan egongo garen zazpi egunetan, Pablo prozesu sortzaileen eta elkarbizitzaren lekuko intimoa izango da. Gorputzaren inguruan beste sentsibilitate batzuk zabaldu ditzakeen idazkera sortzea izango da bere zeregina, mugimendua, eta dantza hitzaren eta elkarrizketaren bidez. Ez esatearen lekuan jartzeko, hitz egiten eta entzuten uzteko baizik, hain agerikoak ez diren substratu sotil horiek hautemateko.
Pablo Marte. (Cádiz, 1975) idazlea, artista, editorea eta kuradorea da. Bi podcast-saio gidatzen ditu: Sector Conflictivo eta Informe Infame. Duela gutxi, Las eras (Un Sentimiento Popular, 2025) poema eta marrazki liburua argitaratu du.