1. Tratamenduaren erantzulearen datuak
ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea da. Helbidea: C/ Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao. Emailak: info@addedantza.org
2. Tratamenduaren helburuen xehetasunak
- Kontaktua: Erabiltzailea, ADDEekin harremanetan jar daiteke ADDEen webgunean horretarako ezarritako inprimakiaren bidez. Datuak, kontsulta izapidetzeko eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
- Deialdiak kudeatzea: erabiltzaileak laguntzak eska ditzake webgunean horretarako emandako dokumentuen bidez. Datuak eskabideak izapidetzeko eta kudeatzeko erabiliko dira, baita emandako laguntzen eta horien xede diren proiektuen berri emateko ere.
- Albiste-buletinak edo Newsletter: erabiltzaileak ADDEen jarduerei edo ADDE antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzeko gonbidapenei buruzko informazioa jaso dezake.
3. Datuak gordetzeko epeak
- Deialdiak kudeatzea: xede horretarako tratatutako datuak helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira, betiere artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoari jarraituz.
- Kontaktua eta albiste-buletinak edo Newsletter: xede horretarako tratatutako datuak gordeko dira, emandako esteketan edo info@addedantza.org helbidera idatziz horrelako komunikazioak jasotzearen eta erakunde-informazioa bidaltzearen aurka dagoela erakusten ez duen bitartean.
4. Datu-tratamenduaren legitimazio-oinarriak
Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa, interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunei emandako botere publikoen egikaritzan oinarritzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera.
5. Datuak emateko betebeharra
Webgune honetan sartzen eta bertan eskaintzen diren tresnak eta funtzionalitateak erabiltzea doakoa, askea eta borondatezkoa da; beraz, ez dago aurrez deskribatutako helburuei erantzuteko behar diren datuak emateko legezko betebeharrik. ADDEen webgunean eskuragarri dauden zerbitzuak eskatu ondoren emango dira, interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunei emandako botere publikoak erabiliz egindako eginkizunen arabera.
6. Datuak babesteko eskubideak
Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake tratamendurako baimena, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, besterentzeko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak baliatu ditzake. Horretarako, ADDEeri jakinarazi beharko dio, info@addedantza.org helbidera bidalitako mezu elektroniko baten bidez, goian adierazitako helbidera jakinaraziz, edo Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Ordezkariaren webguneko datuak babesteko eskubideen egikaritze-zerbitzuaren bidez.
Erabiltzailea nor den zalantzarik egonez gero, erabiltzaileari bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkez dezala eskatuko zaio, baimenik ez duten hirugarrenak bere datuetara sar ez daitezen.
Erabiltzaileak edozein unean aurkeztu ahal izango du erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, bere eskubideak baliatzeko, edo, bestela, aurretiazko erreklamazioa aurkeztu dezake Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Ordezkaritzan.
7. Pribatasun-politika aldatzea
Erantzuleek eskubidea izango dute edozein unetan beren pribatutasun-politika aldatzeko, datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeria errespetatuz eta aldez aurretik erabiltzaile interesdunei jakinarazita.