Aitzol Iraola

URUNE

“URUNE eraldaketa ariketa bat da. Nigan sortzen ari den barne-prozesu bat… gorpuztuz aurkezten dudana. Mugimendutik, geldiunetik, begiradatik, ahotsetik… Azalean loratzen dena hauts bihurtu eta airera botaz”.

BIO

Aitzol Iraola, 21 urteko antzezle fisikoa, dantzaria eta sortzailea. 13 urtez antzerkia egin eta gero, Dantzertin hasten ditu arte dramatikoko ikasketak, bukatzear dago gaur egun. Mugimenduan, urteetan egon da dantza formakuntza jasotzen hainbat profesionalen eskutik, diziplina ezberdinak lantzen. 

2023an “ZIRRIBORRO” proiektu pertsonala sortu du bertan lenguaia propioa ikertu eta lantzeko. Profesionalki kale antzerkian eman ditu azken urteak eta sorkuntza propioekin bateratuz, zenbait konpainiekin lan egiteko aukera izan du. 

Orain ikasketak amaitu eta lanean jarraitzeko asmoa du.

 

SAREAN

@iraolaitzol

@zirriborro.proiektua

https://zirriborro-2.jimdosite.com

MATERIALAK

Scroll up