Alazne Lastra Crespo
MARIPOS4
MARIPOS4 eraldaketarako esperientzia bat da. Nire aitaren doluarekin hasi zen. MARIPOS4 hain agerikoak, hain arruntak, hain lurtarrak ez diren lekuetatik hitz egiteko desira bat da ere. MARIPOS4 errealitatearekin bat egiten duten beste narratiba batzuk sortzeko ikerketa bat da. MARIPOS4 lau ardatzek zikloa da, lau ardatz hauek beste leku batzuetan sartzeko lau ate zabaltzen dituzte.
FITXA ARTISTIKOA:
Sortzaile eta interpretea: Alazne Lastra Crespo
Iraupena: 30 minutu
BIO
Alazne Lastra Crespo (Bilbo, 1993) Arte Garaikidean, Teknologikoan eta Performatiboan Masterra egin zuen 2020an. 2021ean, Jon Mikel Eubak eta Itziar Okarizek emandako Artistentzako tailerrean parte hartu zuen. 2022an, BAILA O MUERE zuzeneko saioa aurkeztu zuen Okela Sormen Lantegian eta Arrakalan fx erakusketan, Eremuak programaren barruan. Dj bezala ere ibiltzen da Arakn3ren izenpean. Gaur egun Brillo Editorialean argitaratuko duen MARIPOS4 idazten ari da.
MATERIALAK