Ane Zapirain Gorostegi

Agortu

Lengoiak abstrakzio edo sentsazioen bitartez jasotako informazioa marrazten laguntzen digu. Eta kreatibitateak kolorea eta mugimendua ematen dio adierazpenari. Eremu arrazionalera mugatzea espresio askatasuna lengoia determinatu eta limitatu batera murriztea da. Dakigunez, eta izate sentsorialak garenez, gizakiok hitzez deskriba ezin ditugun bizi esperientziak ezagutzen ditugu, edo hitzekin deskribatzearekin bakarrik ez dutenak zentzu osorik jasotzen. Ondorioz, gizakiak betidanik jaso du artea bere bizi esperientzia eta errealitate subjektiboaren azaleratzeko bitarteko gisa. Eta artea sormenaren bitartez artikulatzen da.

Gizaki orok dugu gaitasun sortzaile potentziala.

Oreka. Zutik mantentzeko birdoitzeen beharra bizitzan bizirauteko beharrezko ditugun baliabideen paralelismo gisa ulertzen dut; errealitate bakoitzak birdoitzeko era bat dauka. Eta lan honen interesaren iturria dela esan daiteke. Nola gorputzak bere egoera naturalean izana sostengatzen eta irudikatzen duen eta gizakiaren ideia hegakorrak lurreratzen eta gorpuzten dituen. Entzuten jakin izatekotan gorputzak norberak behar dituen birdoitzeak erakusten ditu. Eta nola isilarazi zarata arrazionala adimen sensoriala aditzeko?

Agortu hitzak gorputzaren manifestua anplifikatzeko adierazpen-tresnak aurkitzeari eta ustiatzeari egiten dio erreferentzia.

 

FITXA ARTISTIKOA

Sortzaile eta interpretea: Ane Zapirain

Kanpo begirada: Natalia García Muro

MATERIALAK

Scroll up