Ángela Rodríguez

el entorno aprendido 

Ikasitako ingurunea da emantzat jotzen dugularik jada zuzenean hautematen ez dugun hori: ibaiaren hotsa, gure ustez den moduan; espazioa, ulertuta hondo gisa, eta ez agente gisa; gorputza, ohitura somatikoen arabera higitzen. Entzuna izan aurretik ere badu esanahia gorputzean. 

Barne-egoera horren aitortzatik abiatzea.

Arreta jartzea. 

Presente egonik gertatzen den desautomatizaziotik azalera ateratzen da bereizezintasunaren nozio bat zeinak bereizezintasuna hartzen baitu gertaera edo esperientzia ez-hierarkiko modura eta jakin-minetik bizitako modura. Egoera horretatik abiatuta, el entorno aprendido proposamen esperimentalak metodologia bat artikulatzen du entzute kokatuari eta mugimenduari buruz, pertzepzio-ohiturak lasaitzeko eta ingurunearekin erlazionatzeko beste modu batzuk irekitzeko asmoz. 

Galdetzen du nola artikulatu daitekeen praktika koreografiko-soinudun bat zeinak esploratuko baitu mugimenduaren, espazioaren eta soinuaren arteko ko-sorkuntzarako bereizezintasun hori.


SAREAN

@alekna_r

Scroll up