Atic H Deba

“Nire zakilaren hauskortasuna”

Norberaren deseraikuntza mainstream da, baina baita infinitu ere.

Haserrea erreprimitzeak eta suminak indarkeriarekin duen hurbiltasunak neure baitako zati batzuk ezeztatzera eraman nau, nik neuk desegokitzat jo ditudalako. Nire jokabideak gizonezkoen adierazpen huts batera sinplifikatzeak berekin duen arriskua sentitu dut, eta arbuiatu. Orain, bakezkoak egiten ari naiz gizon horiekin guztiekin, haien bizipenak aztertzen, eta batera ditugun gauzak bilatzen saiatzen, haiekin berriro konektatu ahal izateko, eta, ikuspegia zabalduz, gizonen batek nire bidearekin enpatia sentituko duelako itxaropena izateko.

Makilakadaka ikasi beharraz nazkaturik, aurre egin diet nire iraganeko mamuei, bizitzen saiatu nahiko nukeen bezala bizitzen utzi ez zidaten horiei. Orain, eztitu egin nahi dut nire amorrua, naizena defendatu behar hau ez dadin haiengatik izan; nire baitako argitasunetik defendatu nahi dut neure burua, bakezkoak egin iraganarekin, eta aukera eman nahi diot neure buruari nire barne-prozesuak ─pertsonaien desorekak edo gatazka emozional edo eszenikoek eragindako gorabeherak tarteko─ bultzatu nauen toki horretara iristeko.

 

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta interpretazioa: Atic H. Deba
Zuzendarikidea: Alicia Rechac
Antzerki aholkularia: Javier Liñera
Mugimenduaren begirada: Chey Jurado, Natalia García Muro
Eszenografia: las hijas de fuller
Jantziak: MOLLIS
Kolaborazioak: Cafe de las artes, Punto de fuga, la fundición bilbao, D8 sorkuntza faktoria, BilbaoEszena, BAD bilbao

 

BIO

Atic H. Debak antzerki fisikotik, zirkutik eta dantzatik gauzatzen du bere adierazpen eszenikoa; komunikazioa eta feedback kritiko baten garapena helburu hartuta mamitzen ditu bere sorkuntzak.

#RESAD #CARAMPA #HAMU #DAMU #COMMA #FONTYS #CODARTS

MATERIALAK

La fragilidad de mi pene (Nire zakilaren hauskortasuna) espazio intimoetarako diziplinarteko proiektu koreografiko bat da, Atic H. Deba artistak maskulinitate erresilientearen ekintzei eta sentipenei buruz egindako ikerketa pertsonal batetik jaioa.

Ikerketa propiozeptibo honen helburua da zakila duen pertsona baten ibilbidea eta iritzia erakustea, bere berezitasuna gorputzak adierazten duen moduan soilik irakurria izatearekin ados ez dagoen testuinguruaren kontzientzia soziokultural baterantz.

Bestetasuna izatearen esentzia hori indartu nahi du, bere hauskortasunetik gizontzat bakarrik definitu ezin den hori.

 

Scroll up