Dácil Wijkström
AE
Aire elementuaren funtsean eta irudian barneratzen den ikerketa proiektua da AE. Tresna koreografiko bezala erabiltzen da elementu naturala, haren kontzeptu metafisikoaren abstrakzioan arreta jarriz, 4 elementuen teorian oinarrituta. Airea mugimendu biziaren sortzaile bezala, eta gorputz bidezko adierazpena aberasten duen eraldatzaile bezala.
Aukera artistiko berrien bila dabil AE, eta baita aire elementuaren eta dantzaren arteko lotura ulertu nahian ere, publikoarentzako esperientzia liluragarri bat sortuz.
FITXA ARTISTIKOA
Sortzaile eta interpretea: Dácil Wijkström
Laguntza artistikoa: Alazne Uralde
BIO
Kanaria Handian hasi zituen bere dantza profesional ikasketak. Berlinera lekualdatu zen 2013an, eta Friedrichstadt Palast konpainiako bere ibilbidea hasi zuen orduan. Suediara joan zen 2016an, eta dantzari freelancer eta koreografo izatearen bidea hasi zuen bertan. Dantzertin graduatuko da ikasturte honetan.
MATERIALAK
Poema
Airea, zenbat bihotz taupadaz biziko naiz zu gabe?
Nola ito nire angustia zu gabe eta ni zeharkatuz zabiltza.
Airea, ikusezin, nonahiko, espiritu deitu zintuzten, edo pneûma, arnasketa eta hatsa.
Airea, Elke Oertgenena. Sua, ura, lurra, airea. Gernot eta Hartmut Böhme
Dantzari izatea da, gorputza eta haren mugimendua aukeratzea munduarekin erlazionatzeko modu
modura; jakintzarako, pentsamendurako eta adierazpenerako tresna bezala. Ezagutzarako tresna ezin hobea bihurtzen da gorputza. Dantzaren askotariko ezaugarrien barruan norbere burua antzematea, bestearenganako proiekzio baten bidez lortzen da, zeina ezberdina den norberarekiko.
Naturako 4 elementuak: airea, ura, sua eta lurra; elementu natural batekin identifikatzeko modu bezala topatutako ezaugarriak dira, dantza bidez azalera daitezkeenak.