Denis Martínez

365

Jaio, hazi eta hezi nintzen lekuan, urtaro-aldaketei buruzko jakin-mina sortu zitzaidan behinola. Nire herrialdearen kokapen geografikoa dela-eta, urtaro batetik besterako aldaketa hori ez da Europan bezain nabarmena izaten. Beraz, amets egiten hasi nintzen urtaroek nigan –gogoan zein gorputzean– izan lezaketen eraginaren inguruan, elurra zerutik edo hostoak zuhaitzetatik erortzen ikustean senti nezakeenaren inguruan. Dagoeneko zazpi urte daramatzat Bilbon, eta nire baitan esperimentatu ahal izan ditut udazkenak, neguak, udaberriak eta udak berekin dakartzaten aldaketa emozional horietako asko. Bizitzan gehien eragiten digun elementuetako bat urtarotik urtarora gertatzen den argi aldaketa hori da, eta argiaren kalitatea bera. Horregatik, elementu eszeniko horrek nire proiektuaren lehen etaparen ikerketan duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Interpreteek argiaren koloreen eraginpean sentitzen zituzten emozioak bizituz, haietako bakoitzaren emozioak eraiki genituen, Euskadiko nire lehen urteko lau urtaroetan zehar igaroarazita.

Gogoetak, galderak eta irakaspenak prozesu honetan zehar.

Gogoa zabaldurik, kanpokoak gure emozioetan eragin dezan uzten badugu, gorputzak kanalizazio moduko bat sortuz erreakzionatzen du, eta kanalizazio hori katartikoa izan daiteke. Hortxe aurki dezakegu behar dugun material garbia, gero sentsazio hori egitura jakin baten barruan egokitzeko, eta, horrela, gorputzari askatasuna emateko, gida baten gidaritzapean.

Batzuetan egitura da ikerketara iristen den azkena, baina, nire kasuan, proiektu honetan funtsezkoa tresnetako bat izaten ari da, gorputza katarsira eraman ondoren.

Zerekin konektatzen da lana hazkunde-prozesuan?
Bizitako emozioekin.

Zerekin konektatzen duzue zuek lan hori?
Lurrarekin.

Prozesuan zeharreko ikaskuntzak:

Muinera itzultzen jakitea, nire jatorria aintzat hartuta.

Nire iragana onartzea.

Ez inor epaitzea eta ez neure burua epaitzea.

Ereduak apurtzea eta munduaren zati baten metodologia orain bizitzen ari naizenarekin nahasten saiatzea. Nire maisu handiek erakutsitakoaren edertasuna gogoratzea eta baliatzea.

Sorkuntzaren alde jokatzen jarraitzen ikastea.

Interpreteen alde jokatzea, interpretazioa ebolutiboki hazten joan dadin.

Haizeari egindako galderak…

Nola lortu musika-erritmoa odolean sartzea?

Beharrezkoa da mugimendu bakoitzaren kontaketa egitea?

Nola jarrai dezake bizirik obra honek?

FITXA ARTISTIKOA

Interpreteak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese.
Musika-konposizioa: Ibon Aguirre.
Argazkia: Laura Corrales Astorgano.
Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martínez Roque.

BIO

Denis Martínez Roque (1990eko azaroak 28, Camagüey, Kuba). Kubako Dantza Eskolan graduatu zen, eta hango Codanza eta Endedans konpainietan hasi zuen bere ibilbidea dantzari profesional gisa. 2009an, Kubako Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen.
2014ko hasieran, dantzari freelance gisa hasi zen lanean Suitzako Circus Royal konpainian, eta, urte horren amaieran, Euskal Herrira aldatu zen. Geroztik, bertan bizi da.
Besteak beste, euskal koreografo hauen sorkuntzetan lan egin du, dantzari-interprete gisa: Matxalen Bilbao, María Andrés, Eneko Borao, Blanca Arrieta, Asier Zabaleta, Aiala Echegaray eta Almudena Pérez. Lan egin du, halaber, Hortzmuga antzerki-konpainiarekin eta Miren de Miguel sopranoarekin.

MATERIALAK

Scroll up