dpvillanueva
saturbo-barra-bás
Ekintza hori bera erreproduzitzen hasiko nintzateke gero. Zentzugabea izanagatik ere. Lehen inoiz egingo ez nituela uste nuen koreografiak idatziko nituzke.
Noizean behin. Mentalki ondo egotea eskatzen duen amets-irudia, norberari axola zaionarekin konektatuta, 5ak eta 7ak bitartean benetan interesgarri denaren zentzuan. Idazten saiatzen nintzen. Batzuetan, erdi ametsetan idatzi eta berridatzi egiten nituen gero.
Ez zen zaila ez hura oroitzea, ez hura idaztea. Zailena ez zen norekin entseatu aurkitzea, ezta horretarako lekua ere. Bitartekoa aurkitzea zen zaila zena. Prozesu duin bat. Egoera profesional bat.
Egiten ari nintzen ikastaro batean. Hizlari batek esan zuen ez zela nahikoa izatearekin, kanpotik hala irudi behar zuela. Bera bazela eta irudi zuela esan zuen. Komentario bat (…). Eta beste iritzi asko. Pilatzen ari ziren. Nazkagarriak batzuk.
Karrera bat sostengatu nahian, izatearen irudi beharra zegoen beste hainbaten aurrean. Irudi, norentzat irudi izan? Non egon ziren pertsona horiek, zer egiten zuten, zertatik eta nola bizi ziren, zein zen haien aisialdia, axola al zitzaien ba artea, zehazkiago arte hau, adierazpide hau, ba al genuen ba interes komunik, berotze globalean pentsatzen ari ginen beharbada, munduari buruz pentsatzen ari ginen, bere dimentsio sozial eta afektiboari buruz, beharbada leku hauek ziren eta antzekoak ziren?
Halere eurentzat izan eta irudi izatea.
Eurentzat, ezagutzen ez genituenentzat, izan eta irudi behar genuen.
Dantzaria iruditu, koreografoa iruditu, artista bat.
Gaizki.
Oso gaizki.
Nire buruari galdetzen nion, zer komentario klase zen hori?
Izatearen zer ideologia klase?
Kontua ez al da akaso izatea bere horretan, eta irudi izatea, jada ez zen zerbait?
Dirudienez ez.
Beharbada pertsona honi ez zitzaion izatea axola, izatea, bihurtzea, norbere gain hartzea, burua galtzea, jaurtitzea, arriskatzea, astintzea, zeharkatzea, begiratzea, mugitzea, zaintzea.
Irudi izatea.
Bada, pertsona bada.
Bada, irtenbideak bilatuz, baliabideak emanez eta dirudienez besteen bizitzetarako zerbait benetan garrantzitsua eginez lan egiten duten horietakoa da pertsona hau.
Irudi izatea.
Nork daki non aritu zen dantzaria dantzan?
Nork daki non aritu zen dantzaria jaten?
Nork daki non aritu zen dantzaria larrua jotzen?
Ez zuen irudi: ez dantzatzerakoan, ez jaterakoan, ez larrua jotzerakoan. Axola al zuen ba hala ari ote zen?
Nork daki non egin zuen formakuntza dantzariak, norekin dantzatu zuen, zenbat diru jarri zuen horretarako, nola lortu zuen diru hori, non lan egin behar izan zuen, zenbat aldiz hartu zuen autobusa eskolatik irtetetean, eta gauez itzuli, zenbat aldiz hartu zuen autobusa eskolatik irtetean, aurrez sagar bat eta platano bat lapurtuta, zenbat aldiz hartu zuen autobusa eskolatik irtetean, sagar bat jan, eta gero kanapeak paseatzera joan, eta zotzak, ahozapi zikinak eta kopa hutsak biltzera, eta zigarro-muturrak jasotzera makurtu, aurkitu eta txiskeroa eskatu, tabakoa galdu eta barruko arropa alderantziz jarri, Londres osoko puzker royal-ak usaindu eta bere eskuekin hartu, nork daki?
Irudi ez bazuen, zertarako balio du irudi izateak?
Irudi izatea.
Zer irudi du? Berdin izatea?
Hori irudi du, horretan ezagutza gutxi dutenen begietara? Hori irudi du ezagutzera atera ez ziren pertsonen begietara? Guk hor aurkitzen dugunak zer irudi dezan ez dakitenen begietara.
Etxera joan eta publikoak zer eskatzen duen badakitela dioten pertsonentzako izatea irudi?
Honen antzekoa da: “nire amona etortzen bada pieza ikustera, ulertu egin behar du”. Hauen antzekoa ere bai: “herriko plazan dantzatuz gero, dantza zer den ulertu behar dute”, “eta zer da dantza”, nola azaldu? Izan eta irudi izatearen arteko senitartekotasunezko elkartasunean.
Irudi izatea.
Publikoentzat, irudi dutenentzat, amonentzat, plaza hutsentzat, dantza ikusi nahi duten lurreko baldosentzat beharbada irudi izatearen eta beharbada irudi ez izatearen ingurukoa izango da Oihanarekin egindako pieza. Gorputzaren proletario bat dantzan ikustea, pobretxo bat, izatean-aberats, irudi duenean porrot egina. Konbentzitzeko inolako gaitasunik gabe, eta ezta horren itxurak egiteko gaitasun arrastorik ere.
Dantzari pobretxo bat, irudi ez duena, apala, soilki izateagatik konplexutasunik gabea. Moduan eta forman jada klasiko izan ezin duena, lan egiten duelako. Askotan eserita. Bere buruarekin apala, gehien jasotzen duena ezezkoa baita, eta dirua gutxien. Eta orduan, jada irudi ez duenean. Izaten jakin arren, estresatu egiten da orduan, dena konplexua iruditzen zaio eta bizitzaren zentzuari buruz galdetzen dio bere buruari.
Oihanarekin egindako pieza, horri guztiari buruzkoa izango da, irudi gabe. Abstraktua as fuck izango da. Inork ez du ulertuko, ez du irudi izango, ez du antzik ere izango.
Oihanarekin egindako pieza…
Oihanarekin egindako pieza, orduan? Erabat irudi izatea? Norentzat? Nekatu gaituzten pertsona horientzat? Kultura horrentzat? Balletarentzat? Zer balletentzat? Luis XIV.arentzat? Norentzat?
Hater-entzat, lagunentzat, Deleuzerentzat.
Ixten diren liburudendentzat, irekitzen direnentzat.
Gerryrentzat, Marina Garcesentzat.
Partekatu gabeko historia batentzat, ertzeko jarrera batentzat. Izate desatsegin batentzat. Arraro izate batentzat, oso arraro izate batentzat. Turn out-ik ez izate batentzat, ez épaulement-ik, ez baldintzarik ere.
Zure gaitasun gorenenaren erdieste batentzat.
‘Oso ondo egin dezakezula uste dut’ batentzat…
Zerrendan ez egote batentzat.
Nahi duenarentzat.
Gogoa duenarentzat. Gosea duenarentzat.
Ez haginik eta ez pastarik ez duenarentzat.
Lesioak dituenarentzat. Eta errekuperatzen ari denarentzat.
Zoratuta dagoenarentzat edo jada oroitzen ez duenarentzat.
SAREAN
PARTAIDEAK:
dpvillanueva / Oihana Vesga