dpvillanueva y Oihana Altube

las bailarinas

Hirurogeiko hamarkadaren amaiera aldera, dantza post-modernoa deritzonarekin sortu zen korronte koreografiko baten ingurukoa da egin nahi dugun ikerketa. Bertan, dantzariak/sortzaileak, garaiko dantzaren tradizioan txertatuta zeuden irudikapenaren eta birtuosismoaren logiketatik aldendu nahian, norbere gorputza ulertzeko beste modu batzuk garatzen hasi ziren, eta horrekin batera, baita eszenara eraman zitzaketen estrategia eta teknologiak ere, haiekin dantza obrak sortzeko.

Koreografiaren korronte honen barruan, mapen sorkuntzatik dator teknologia edo praktika. Mapa horiek barruko praktika jaso dezakete (sentsorial-eragilea), non dantzan ari dena lanean ari den, eta baita kanpoko mapa ere (espazioarekin harremana, norabideak, jolas-mugimendu eremuak, denbora-erlazioak, etab.), zeinarekin etengabe harremanean egongo den.

FITXA ARTISTIKOA

zuzendaritza: dpvillanueva eta Oihana Altube

ideia: dpvillanueva eta Oihana Altube

interpreteak: dpvillanueva eta Oihana Altube

kamera: Ione Atenea

edizioa: Marina Lameiro, dpvillanueva eta Oihana Altube

 

BIO

Oihana Altubek (Irun, 1983) dantza klasikoa eta garaikidea ikasi ditu (SEADen), eta dantzaren eta arte bizien mugetan lan egiten du. Dantza Mugimendu Terapian Masterra ikasi du UABn. Dantzari bezala, Amalia Fernández, Conde&Gali, Roberto Martínez, Paz Rojo, Diego Gil, Beatriz Fernández, Pere Faura, Quim Bigas eta Jeremy Waderekin lan egin izan du, besteak beste. Rojo Pandereta kolektiboko kide da, eta La Nave de Amor Hermoso espazioa zuzentzen du Madrilen, Raúl Marcosekin batera.

BIO

DPVillanueva  (Iruña, 1980). Londres, Salzburgo eta Berlinen jasotzen du formakuntza Kirstie Richardson, Joe Moran eta Susan Rethorst-ekin.

Camille Litalien, Rebecca Stillman, Maayan Danoch, Efrat Nevo, Jana Unmüssig, Matej Kejzar, Diego Gil – Tarek Atoui, Carmen Larraz eta  Laida Azkonarekin dantzan egin du. Deborah Hay-ren ‘Being a pig, or a questionable formula for the practice of dance’ lanean parte hartzen du, baita Mikel Subiza eta Marina Lameiro-ren  pelikuletan ere.

MATERIALAK

Scroll up