DPVillanueva

‘posibles – staying alive #1’

#13

Denbora-tarte jakin batean behin, lehen agur bat idazten dut.

Balizko topaketa baterako hitzaurre bat, denbora-tarte jakin batean behin zaharkituta geratzen dena.

Duela ia urtebete idatzi nuen aspertuta nengoela eta askori gertatzen zitzaigula hori.
Duela urtebete baino gehiago.

Ostera.

Noizbait ahaztuak izateko pilatzen ditudan ohar batzuk irakurriko ditut.

Ez dut uste esateko daukadana batere garrantzitsua denik, baina esan egingo dut, hala ere.

Lehen uste nuen ahultasuna agerian jartzea garrantzitsua zela.

Orain, nitaz eta ahultasunaz badakidan honetan, uste dut garrantzitsua dela berezitasuna erakustea.

Orain, berezitasuna erakustea garrantzitsua dela uste dut.

Ez dut gustuko idazten dudan guztia.

Baina argitaratzen saiatzen banaiz, obsesionatu egiten naiz. Eta gero antsietatea agertzen da.

Nire gustuko izateari uzten dio eta zentzugabea deritzot, alferrikakoa, garrantzi gutxikoa. Hutsala.

Beraz, bere horretan uztea erabakitzen dut.

Hala moduz edo, erdizka edo, nola edo hala edo. Hor nonbait.

Buelta gehiegi eman gabe, egindakoaz aspertu gabe.

Aurrerago, argitaratzearen kontua modu naturalean agertzen da
argitaratzeko asmorik gabeko irakurketa batean.

Eta ia irakurtzen dudan bakoitzean gertatzen da hori.

#10

Estudiora bueltatu naiz, sartzean diosala egin ondoren.

Galduta ibili naiz tarte batean. Tarte luze batean.

Unea iristean, hitz egiteko bulkada sentitu dut, eta amaiera bat aurkitzeko beharra –edo antzeko zerbait– aipatu dut. Ingelesez:

“looking for an end”

Eta zergatik amaiera bat? Inork ezin du-eta aldez aurretik amaierarik iragarri.
Irteteko modua aurkitzea baino ez zait falta.

Espazioa uzteko modua.

Besteak beste, zer tokitan egon naizen ohartzen naiz.

#11

Estudiora bueltatu naiz, sartzean diosala egin ondoren.

Orain, amaiera bat badudanez gero, hasteko modu batean hasi behar dut pentsatzen.

Galduta ibili naiz tarte luze batean.

Aurreko testuaren bertsio bat egin dut.

Hamabi minutuko “ikustea sumatzea da” saio bat, estudioan gora eta behera.

Ibili ahala, nire gorputza modu koordinatuagoan mugitzen hasi da.

Ahaldundu egin naiz.

Ondoren, interesgarriagoa iruditzen hasten zait estudioa, espazioa, interesgarriagoak bertako xehetasunak.

Ez dira hainbeste ere.

Gauza guztiak sentitzen ditut eta guztiak ene baitan.

Nire ibiltze hau dinamikoa bilakatzen da.

Baita nire erabakiak ere.

Nire gainetik mugitu ditut besoak.
Begirada sabaian.

Oroitzapen asko topatu ditut han.

#12

Idazketa eta irakurketa interesgarriak gertatu dira.

Interesgarria esaldi bakoitzean egotea. Esanahia ematea.

Gehitzea.

Zentzua izateko beharrezkoa dena gehitzea, nahiz lausoa eta irekia izatea nahi dudan.

Beti nahi dut lausoa eta irekia izatea. Eta espezifikoa aldi berean.

Espezifikoa.

Irekia.

Amaitu baino lehen, gogora etorri zait Goyaren akuaforte hori: ‘Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu’.

Covida iragartzeko irudi bat dirudi.

Eta nire bizitza orain. Munstroz betea.

Pertsona bat abaildua. Eta haren atzean, saguzar pila. Saguzarrak eta saguzarrak.

#25

Dosier bat egiten dudan bakoitzean, irudi hauetara bueltatzen naiz.

Anna paper bat lurrean uzteko zorian: EZ jartzen duen paper bat.

Paper pilo bati eusten dio beste eskuarekin.

Anna bizkarrez. Gorputza tenkatzen du alde batera.

‘Banana nagiak ateratzen’ deitzen diogu guk.

Annak nire etxearen irudi bat jaso du, bere aurpegira hurbildu.

Beste eskuarekin eusten dio paper piloari.

#26

Materialen arteko erlazio horizontala.

Erlazio ez-hierarkikoa.

Amaierarik ez.

Lekurik ez.

Erlazio baten inguruko ikerketa bat.

Materialen arteko erlazio bat. Gure eta haien artekoa. Denen artekoa elkar topatuz.

Funtsezko alderdi bat. Hainbat alderdi.

Erakusgai jarrita.

ESKERRAK

Lara Molina, Laida Azkona, Mirari Echávarri, Almudena Cerezo, Oscar GValoria, Itxaso Markiegi, Alexandra Baurés, June Crespo, Maia Villot, David Aguilar, Marina Lameiro eta Ione Atenea.

Bereziki Dantzan Bilaka programako nire tutoreei eta lankide guztiei. Ion Munduateri eta Carolina Mendoçari. Rubéni eta Sarasvatiri. Almudena Monterori eta nire familiari.

BIO

David Perez Villanueva (Iruña, 1980). Londres, Salzburgo eta Berlinen jasotzen du formakuntza Kirstie Richardson, Joe Moran eta Susan Rethorst-ekin. Camille Litalien, Rebecca Stillman,  Maayan Danoch, Efrat Nevo, Jana Unmüssig, Matej Kejzar, Diego Gil – Tarek Atoui, Carmen Larraz eta Laida Azkonarekin dantzan egin du. Deborah Hay-ren ‘Being a pig, or a questionable formula for the practice of dance’ lanean parte hartzen du, baita Mikel Subiza eta Marina Lameiro-ren pelikuletan ere.

MATERIALAK

Scroll up