Eire Larrea

Neskalatorio

Eskalatzera joan izan naizen bakoitzean, pertsonen mugimenduetan dantza ikusi dut, dantzarion sektoretik kanpokoko gorputzetan ere bizi delako. Non ote dago dantza, nire begietan? Gorputz horien mugimenduetan? Ekintza funtzionalak koreografia izan daitezke? Zer gertatuko da sinboliko bihurtzen direnean?

Neskalatorion, dantzaren lengoaiaz jantzitako nire begiradatik, dantzaren kodigoak ezagutzen ez dituzten neska eskalatzaileen mugimenduetan ikertu eta galdera hauen erantzunen bila arituko den dispositibo bat sortuko dut.

Pisu transferentzia, zentroaren kontzientzia, gorputz atalen blokeoak, oposizioa, grabitatearekin borroka, arnasa, taktika, memoria, malgutasuna… dantzan eta eskaladaren munduetan darabiltzagun terminoak dira.

Eskalada mundua espazioan konposatzeko abiapuntu, termino tekniko guzti hauei keinu egiteaz gain, taldea mugitzen dituen hainbat esperientzia biziko ditugu: prestaketa errituala, jolasa, errespetua eta kontzentrazioaren baloreak, eta talde transmisioaren esentzia.

Gorputzaren kontzientzia ardatz, ikertzeko taldearen barne esperientziaren lekuko, dantza postmodernoaren oinarri batzuk eta eskaladaren mugimendua fusionatzeko tresna praktikoak garatzea eta transmititzea da nire lana.

 

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Eire Larrea Alonso

Intrepretazioa: Naiara Guibelalde Iribas, Maria Celeste Baeza Llanos, Itsaso Mendizabal Salegi eta beste neska eskalatzaile batzuk.

Laguntza artistikoa: Atic H. Deba

Mugimenduaren begirada: Maitane Sarralde Ussia

Ikus-entzunezkoak: Ane Zugaza Goienetxea

MATERIALAK

Scroll up