Izaro Ieregi

ANGA

ANGAk amorru femenino eta queerra ikertzen ditu, grabitatearen noziotik. Pieza, aldakak, masailezurrak eta amorrua gordetzen duten bi atal zati hauek ahotsean duten eraginak egituratzen dute. Emakumeen indarkeria eta haserrea genero-aberraziotzat hartzen dira, baina, aldi berean, bultzada utopikoa dira. Gorputzean elkartzen dira grabitatea eta bulkada utopiko hori. Pieza honek bi konfluente horiek arakatzen ditu, gorputzaren gaineko grabitatearen erabilera politikoa egiten duten gaur egungo koreografia kontestatarioetan begirada jarriz. Performer batek eta hainbat mikrofonok haserreak forma hartzen duen espazio bat agertzen dute.

 

FITXA ARTISTIKOA:

Koreografia: Izaro Ieregi Gonzalez

Performerra: Izaro Ieregi Gonzalez

Zuzeneko soinua: Camilo Tonon

Iraupena: 30 minutu

 

BIO

Arte Ederretan lizentziaduna UPV/EHUn (2013), OKELAren bazkide fundatzailea izan zen (2013-2018), eta prestakuntza zabaldu zuen JAIn (Praktika Artistikoen Institutua) eta Dutch Art Institute DAI Art Praxis institutuan (2022).
Erakusketa berrien artean honako hauek indibidualak daude: Evil Eye, Tabakalera (2023), The Good Falling, Het Wilde Weten (2023); Yegua, Manca y Zurda (2023) eta honako performance hauek: Conjugate One to Each Other, Tabakalera (2023); Touch Me Loud, C.C Amaia (2022) eta Me Cuello, Me Cabezo, Te Ombligo, RKE (2023).

MATERIALAK

Scroll up