Leire Amonarriz

HizkidantzA

HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.

 

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
Koreografia: Leire Amonarriz
Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
Argazkiak: Luiscar Cuevas
Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló

 

BIO

Dantzaren Pedagogia goi-mailako titulua eta Psikodidaktikan Masterra. 2013An El Lagarto Baila (Muskerra dantzan) proiektua jarri nuen martxan eta geroztik bi lan koreográfico aurkeztu ditut: 2×4 (2015) eta IzAdi (2020). Dantzaren bidezko heziketa da nire bilaketa-lanaren eta irakasle, ikertzaile eta sortzaile gisa dudan garapen profesionalaren muina.

MATERIALAK

HizkidantzA Sortze prozesuari buruzko hausnarketak:

HizkidantzA lanaren ikergai nagusia haurtzaroan hizkuntza eskuratzeko prozesuak dira, eta, sorkuntzarako baliabide gisa, honako hauek landu dira: fonemek eta letrek iradokitzen duten sonoritatea eta adierazkortasuna; ipuin zein poemen elementu prosodikoak; haur kanten eta doinuen funtzioa haurtzaroko ikaskuntzan, eta irudien garrantzia hizkuntzaren ikaskuntzan.

Hasieran jolaserako esaldi bat esan eta sortzeko aukerak zabaldu ostean, probatu nahi den proposamen eszenikoan eragina duten zenbait erabaki hartzen dira. Proiektuaren oinarrian dauden ideia batzuk biltzen dira, eta orainalditik konektatzen da horiekin. Proiektuak keinuaren, mugimenduaren eta ahotsaren integrazioa lortu nahi du; mugimenduaren, musikaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa; eta inprobisazioa eta jolasa, eszenaratzearen osagai gisa.

Bi lerrok mugatzen dituzte konposizioari buruzko erabakiak: proposamenaren izaera didaktikoak, batetik, eta bestetik, interprete hirukote bat eta publikoa entzutearen, keinuaren, mugimenduaren, irudien eta ahotsaren bitartez giro intimo eta hurbil batean mintzatzen diren esperientzia eszeniko bat gauzatzeko nahiak. Ikus-entzuleak, haurtxoak, haurrak eta horiekin doazen helduak, zirkuluan jartzen dira espazio eszenikoaren inguruan, eta horrek material koreografikoarekin tridimentsionaltasun erabatekoan jolastera bultzatzen ditu.

Hizkuntza erabili eta alfabetoa ezagutu aurretik, hitzak eta letrak hegan igarotzen dira, elkarrekin dantza egiten duten eta esanahirik ez duten soinuen zurrunbilo batean. Hizkuntza musika gisa hautematen da, eta musika abestu eta dantzatu egiten da, gorputzarekin.

Ondorioz, HizkidantzA izan daiteke…

… gorputz eta ahots adierazpenerako gonbidapen bat

… hitzezkoa ez den komunikaziorako eta elkarrizketarako espazio bat

… errealitatearen eta fantasiaren arteko bidaia bat

… dantzatutako koro bat

… zentzumenak esnatzeko proposamen didaktiko bat

 

Scroll up