María Pizarro
Esto es terror
Gorputz bakar baten joaneko ibilbidea izateko asmoa du Esto es terror-ek.
Eskaria da. Izuei eginiko deia. Berriei, zaharrei eta oinordetzan jasotakoei.
Gertutik jarraitzen gaituzten eta haien hatsa garondoan nabari diegun munstroei deitzeko bidaia.
Leku bat, non elkarrekin bizi diren Ari Aster, Wes Craven edo Carpenterren zinema, izu kosmikoa, Mariana Enríquezen prosa, True crimes-ak, podcastak edo haurtzaroko beldurrezko istorioak.
Espazio bat hortzak erauzteko, odola jariatzeko, deabruak hartua izateko, ilunpetan geratzeko edo psikofoniak grabatzeko.
Honakoa da oinarrizko helburuaren asmoa: agerian uztea beldurrezko generoak dituen boterea eta bestelako tarte eta espazioak okupatzeko gaitasuna, sorkuntza koreografikorako oinarrizko abiapuntutzat eta erreferentziatzat hartuta. Gorputza eta hitza beldurrezko imajinarioaren zerbitzura jartzea, ezkutukoaren, ezustekoaren, gore-aren, izaera bortitzaren eta muturrekoaren kanal gisara. Kontua ez da izua sortzea, hari buruz hitz egitea baino. Jasotzen dudan bezalaxe erakustea eta esperientzia subjektibo hori partekatzea. Infernuetarako, inkontzienterako eta iluntasunerako bidaiaren protagonista da gorputza. Ekintza beldurgarriaren leku bihurtzen da espazio eszenikoa, deabruak agertzen diren leku. Bertan azaltzen dira, bertan arnasten dute eta bertan bizi naiteke haiekin. Eskarietarako, elkarrizketarako eta deabruak hartua izateko leku bihurtzen da, gorputza eta hitza arma gisara erabilita, biziraupenerako tresna gisara eta salbaziorako leku gisara.
SAREAN
FITXA ARTISTIKOA:
Coreografía e interpretación: María Pizarro
Compañía: Perpetüa Vastarda
Diseño de espacio sonoro: Xerach