Nagore Tamayo Goñi
Nondik abiatu inora
Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra irudikatzea behin-behineko egoera batean.
Ordea, inertziaren dinamikatik irteteko
beharrezkoa da geldiunea.
Geldiunea elkarri begiratzeko.
Elkarrengana gerturatzeko
ausardiaz betetzeko.
Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra
eraikitzeko konpromezua hartzeko.
Egon ezin daitekeenean ere
hor egoteko moduak
asmatzen saiatu ahal izateko.
FITXA ARTISTIKOA:
Sorkuntza: Nabiga kolektiboa
Zuzendaritza: Nagore Tamayo Goñi
Koreografia eta interpretazioa: Natalia Belén Fernández eta Nagore Tamayo Goñi
Soinu espazioa: Mattin Zeberio Larraza
Kanpo-begirada: Natalia de Miguel
Iraupena: 20 minutu
BIO
Nagore Tamayo Goñi (Tolosa, 2000). Koreografia eta Interpretazioan graduatua, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-Mailako Eskolan (Dantzerti), L a Faktoria Choreograpic Centerren jarraitzen du bere garapen profesionala (Iruñea). Proiektu ezberdinetan interprete bezala lan egin bitartean, ikuspegi eta lengoaia propioak esploratu asmoz abiatzen du Nondik Abiatu Inora, Dantzan Bilakan garatuko duen proiektua.
MATERIALAK
Gaur eguna zabaltzen zaigu
parez pare
Poliki hedatzen da
etxeetara
kaleetara
eta harrituta
begiratzen diogu
geure garai honi
guri ez dagokigun
zerbaiti bezala
Nola ulertu ezinegona
mina
miseria
Zeri heldu
heldulekurik ez daukanak
Nondik abiatu inora
Galderek bilatu eta aurkitu
egiten gaituzte
eta susmoa da
ezingo ditugula
erantzun gabe utzi.
| Paul Beitia