Natalia García Muro

El Espacio De Los Límites

Badira nire gorputzean oraindik ezagutzen ez ditudan espazioak, deskubritzen ari naizen espazio amaigabeak. Tenkatu eta askatu egiten dira, malguak eta moldagarriak dira, euren burua adierazten dute.

Espazio bat dago nire gorputzaren eta inguratzen nauenaren artean, arnas hartzen duen eta nire dantzarekin elkarrizketan ari den espazioa.

Nire gorputzeko espazioek sortzen dute kanpoko espaziorantza zabaltzen den mugimendua, eta harekin komunikatzen dira.

Horrek elkarrizketa bat sortzen du istant honetan bizi eta inguratzen gaituen espazioarekin.

Geure buruei nahikoa denbora emanez gero, mugen artean ditugun mugimendurako aukerak aurki ditzakegu.

Argazkia: Mikel Sánchez, Irudi tratamendua: Lucía Saez Baez.

FITXA ARTISTIKOA

Sortzaile eta interpretea: Natalia García Muro

Musikagilea: José Ángel Babiano

 

BIO

Dantzaria, irakaslea eta kudeatzailea. Dantza Garaikidean graduatua. 2015az geroztik, interprete gisa dihardu Bizkaiko hainbat sortzaileekin. Gaur egun, Mutis Espazioko zuzendarikidea da Matxalen Bilbaorekin batera.

MATERIALAK

Scroll up