Nerea Gurrutxaga Arruti
GORPUTZA|MEMORIA|AMONA| PELBISA
Proiektu hau gorputza memoriaz osatutako artxibo bizidun gisa ulertzetik abiatzen den ikerketa ireki bat da. Prozesuan aztertu nahi da nola bizitako esperientziek zein aurrekoengandik jasotako arrastoek gorputzaren egoteko modua, pertzepzioa eta presentzia nola eratzen duten.
Ikerketaren abiapuntuan amonaren irudiak funtzionatzen du aktibatzaile gisa: historia, kultura eta moralek sedimentatutako keinu, tentsio eta mugimendu-moduak entzuteko eta azaleratzeko gune gisa. Hortik abiatuta, prozesuak entzumen aktiboa, afektazio sentikorra eta pertzepzioaren fintzea lantzen ditu, gorputzaren barruko eta kanpoko bulkaden arteko harremanak arakatuz.
Testuinguru honetan, ikerketak pelbisa agerrarazi du sortze- eta berrantolaketa-gune zentral gisa. Ez aurrez ezarritako hipotesi baten ondorioz, baizik eta praktikaren beraren bidez agertu den ardatz modura. Pelbisaren desplazamendua eta bertatik sortzen diren inpultsio, erresistentzia eta fluxuek gorputzaren konfigurazio aldakorrak ulertzeko bide emankor gisa planteatzen dira.
Beraz, prozesu ireki eta murgiltzaile gisa ulertzen da: tarteko espazio-denbora batean garatzen den ikerketa bat, non gorputza ez den objektu finko bat, baizik eta memoria aktibo, entzumenerako gune eta galdera etengabe bihurtzen den eremu bat.
SAREAN