Oihana Vesga
Altzoan altzoan esaten dit
Prozesuko material eta hausnarketak
Pentsamendu mapak
Egunkari disekzionatua
‘Altzoan altzoan esaten dit’ proiektuaren lehen gogoetak konfinamendu garaian piztu ziren, geldiune, bakardade, eta introspekzioan barneraturik. Egote horretan sortzen zen entzumenarekin jarraitu nahi nuen, dantza sormen baten kontextuan kokaturik. Presente horretatik, dantza egiten duen hogeita hamar urteko emakume baten begiradatik. Nire baitan nituen espazioak eta desirak ikuskatu eta hauentzat espazio bat topatu eta ireki nahaian.
_EMAKUMEA kapsula
Irakurketa eta hausnarketa sozio-politikoetarako espazio bat zabaltzen dit kapsula honek. Nire gorputza eta honen errepresentazioak kontextu batean kokatzea ahalbidetzen dit.
_HOGEITA HAMAR URTE kapsula
Zikloak. Geldiuneak. Entzumena.
Desira. Plazerra.
Dekonstrukzioa. Berreraiketa.
_DANTZA kapsula
Akzioan dantza
Dantza hainbeste lekutan
Tokian tokiko dantza
Elkar bizitako dantza
Dantza orainaren euskarrian
Dantza espresio eta oskol aldi berean
Dantza identitate gisa
Dantzan mutu
Nire gelako ahotsa
Ahotsa mugimendu apaletan
Ahotsa eta dantza bizikidetzan
Ahotsa eta dantza bizikidetzan
Akzioan gorputza
Gorputza hainbeste lekutan
Tokian tokiko gorputza
Elkar bizitako gorputza
Gorputza orainaren euskarrian
Gorputza espresio eta oskol aldi berean
Gorputza identitate gisa
Gorputzean mutu
Nire gelako ahotsa
Ahotsa mugimendu apaletan
Ahotsa eta gorputza bizikidetzan
Ahotsa eta gorputza bizikidetzan
_Abiapuntua
Subjektua eta objektua
Desira eta plazerra
“Plazerra gorputzaren antropologiatik lantzea, non eragile sozialek, “feminismoaren gorputz politikoek” (Esteban, 2009), beren errepresentazio eta praktikak eraldatzen eta birformulatzen dituzten, aldaketa soziala gorputzetik eragiteko.” El placer como proceso creativo en la transformación feminista. Laura Muelas de Ayala (2015)
“Errepresentazioaren inguruko galderetatik – emakumearen gorputza nola errepresentatua izan behar den – subjektibitatearen arlora – zer esan nahi duen gorputz horretatik bizitzea.” An Intimate Distance. Women, Artists and the Body. Rosemary Betterton (1996)
_Praktikak
Prozesuan zehar garatu diren ariketa eta praktikak. Gorputzera plazerretik, eta subjektu eta objektuaren arteko bizikidetza horretatik hurbiltzeko.
a_ PLAZER DANTZATUAK
Plazerra_
_orainean akzioaren bitartez
_denboran egotean, denbora eustean
_neke puntu jatorrean
_tridimentsionalitatearen bilaketan
_grabitate indarrarekin elkarrizketan, inertzia eta erorketetan
_espazioan barneratuz ahotsaren bidez
_abesti baten tonalidade aldaketan
b_ PAISAIA EROGENOAK
Gorputz erogenoa irudikatu, ahaztuak ditugun gorputz atalak esnatu. Azalera
ezberdinak aktibatu eta gorputz-sare baten baitan kokatu.
Lorategi erogenoak
Gorputz erogenoa
Gorputzak eta loreak
Lorez margotutako gorputzen dantza
c_ ZER GERTATZEN DA
Zer gertatzen da organoek elkar ukitzen dutenean
Zer gertatzen da begiradarekin, nire gorputza begiratzen dudanean, besteek nire gorputza begiratzen ikusten ditudanean
Zer gertatzen da nire eztarriko muskuluen mugimenduarekin eta frikzioarekin bat egiten dudanean
Zer gertatzen da espazioa irekitzen denean
_Bakardadea sormen prozesuan
Dantza gehien bat aktibitate sozial gisa ulertzen dut
Zer esan nahi du bakardadean sortzeak
Nora noa bakarrik nagoenean
Bakardadea praktikan barneratu, jendearen aurrean egiten ez ditudan akzioak landu
Nola eragin dezakete praktika hauek jendaurrean egindako ekintzetan
_Sorkuntzaren esparrua
Espazioa utzi mugimendua azaleratzeko, lehenik eta behin egitea dator
Gorputzean dauden lekuak aktibatu. Esanahia aurrerago ulertzen dut
Nola bizi kaosa sormen prozesuan
Agian kulerotan dantzatzea prozesuaren une bat baino ez da
Dantza atsegin baten ideia gogoko dut, nahi hala egin dezakedana
Ahalbidetu
Akzionatu
Jolasa
BIO
Oihana Vesga (Donostia, 1991). Londreseko London Contemporary Dance School-ean burutu zituen goi mailako dantza ikasketak. Dantzari gisa Simona Bertozzi, Joe Moran, Richard Alston, Blanca Arrieta, Myriam Perez eta Olatz de Andrés koreografoen lanetan parte hartu du, besteak beste. Sortzaile gisa hainbat sormen prozesu garatu ditu, Nerea Gurrutxagarekin duen elkarlana azpimarraturik.
MATERIALAK