Qabalum

“Bitan banandu behar gaituen neurria”

Bi leku behar dira
muga bat sortzeko.

Lerro paraleloz betetako espazio hau,
zeharkatu ere egiten gaituena
eta ez dena ez egiazkoa, ez bakarra, ez gurea.

Ez izateagatik, jada ez gara izango ezeren ontzi,
ezta zatitu behar gaituen neurria ere.

Eta, hala ere,
nola susma genezakeen, sikiera,
hau zela etorkizuna?

 

FITXA ARTISTIKOA

Koreografia eta interpretazioa: Diego Pazó eta Lucía Burguete
Musika originala: Luisillo Kalandraka
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
Argiztapeneko laguntzailea: Fermín Blanco

 

BIO

Qabalum dantza-taldea dantza garaikideko kolektibo gazte bat da, Lucía Burguete eta Diego Pazó dantzariek osatua. Dantza-sorkuntzan eta –interpretazioan, irakaskuntzan eta kultura-bitartekaritzan– dihardugu lanean. Horretaz gain, nor bere ibilbidea egiten ari da bakoitza, Espainian eta atzerrian.

MATERIALAK

Scroll up