Rafa Arenas – Idoia Rodríguez
HENKO
HENKO norbanakoaren barne aldaketa bat da, erresilientziaren errepresentazio bat, geldiarazten gaituenaren ukoa, benetan garena izatera iristeko. Bidaia bat egiteko beharrezko eraldaketa, aurrera egiteko modua aurkituz; inflexio-puntu hori, beldurraren eta kezken gainetik altxatzen gaituena, gure bizi-jarrera eta, beraz, gure bidea eraldatuz.
Gizabanakoa, mugimendua eta espazio arkitektonikoa integratzea bilatzen duen proiektu koreografikoa da. Hiriko dantzak, parkourra eta dantza garaikidea dimentsio berean flotatzen. Hiru dimentsioko agertokia, sakontasunez erlazionatzeko.
BIO
Idoia Rodríguez (Iruñea, 1996) Prestakuntza autodidaktako dantzaria, hiri-dantzetan, dantza garaikidean eta hiri-kiroletan trebatua. Gaur egun, Espainiako freestyle dantza-modalitateko dantzari onenetakotzat hartua da.
BIO
Rafa Arenas (Kolonbia, 1996) Dantzaren eta filmmaking-aren profesionala, 11 urtetik gorako esperientzia du dantzaren esparruan. Une honetan, hiri- antza, parkourra eta dantza garaikidea uztartu nahian dabil lanean, bere ikuspegia eta nortasuna jasoko dituzten sorkuntza-lanak eta proposamenak egiteko.
MATERIALAK