Raira Rosenkjar

TETAS

Emakume izan aurretik titiak izan zen emakume bat, titiak izateagatik emakume baizik izan ahal ez zuena. Hipnotikoki eta kaotikoki mugitzen diren titiak. Pixkanakako hurbilketetara gonbidatzen du berak publikoa, bere desio, eldarnio eta mito fundatzaileak partekatzen dituen bitartean. Bularra jasotzea zer den oroitu nahi duenari bularra ematea, bularra ematen zaion horri begietara begiratu bitartean. Txera, samurtasuna, eszitazioa eta nahasmen sakona sentitzea ahalbidetzen duen irekidura. Nahasmena batez ere. Norabide horretan dator gorputz/koreografia mugimendua, mugak lausotuz, mugak desegiteko ariketa gisara, beste garai eta egikera batzuekin konektatzeko erritual gisara. Gainezka ari diren titiak, aldi berean ni eta bestea direnak. Dantzatzea. Nahasmen honi guztiari gorputza emateko dantzatzea.


SAREAN

@rarosenkjar
@dani_hernandez_art
@malkajulieta.b

 

LANKIDETZA: 

Dani Hernandéz
Malka Julieta

 

FITXA ARTISTIKOA:

Sorkuntza eta Interpretazioa: Raíra Rosenkjar

Aholkulari artistikoa eta argiztapena: Dani Hernández

Soinu diseinua: Malka Julieta

Atrezzoa: Isabela Lourenço eta Amanda Quintero

Iraupena: 30’

Scroll up