Trikini
Relevos
Relevos lana hiru solo lagunduk osaturiko ikerketa bat da, eta jokoan jartzen du txandaketa, interpreteen eta laguntzailearen arteko etengabeko iragaite gisa. Izairen soloa, Aneren soloa eta Paularen soloa. Interprete bakoitzak bere unibertso artistiko propioa aurkezteko espazioa du, eta bere hizkuntza pertsonala proposatuko du, laguntzaileen figurak lagundua eta nabarmendua. Assisted solo (Thomas Hauert) ariketa dugu abiapuntu; bertan, interprete batek solo bat interpretatzen du, besteek fisikoki laguntzen diotela. Gure proposamenean, arlo sinbolikora eta performatikora hedatzen dugu praktika hori, laguntza hori esploratuz desiren, dramaturgiaren eta sorkuntzaren bidez. Tresna honek hierarkiak, lehiakortasuna, protagonismoa eta lankidetza esploratuko dituzten eremuetara iristeko aukera ematea bilatzen dugu.
TRIKINI
Ane Sagüés, Paula Puchalt, Izai Rodriguez
SAREAN