Victor Fernández

“Flamenkoa eta Kontrabaxua ikergai”

Ikerketa honen bidez, gorputzaren eta kontrabaxuaren arteko elkarrizketa-gune bat ireki nahi dugu, egun batean sortu zitzaizkigun galdera guztiei erantzuna ematen saiatzeko eta horren inguruan hausnartzeko denbora eta aukera izateko.
Zenbat modutara eragin diezaiokete elkarri gorputzek eta musika-tresnek? Zer gertatzen da kontrabaxuak ernatutako formek nire gorputzari eragin diezaioten uzten badut? Nolako soinuak sor litzake tresna horrek? Nola eragin diezaiokete soinuok nire mugimenduari? Nola erabil dezaket kontrabaxua espazioa aldatzeko? Nola eman diezaiokegu nortasuna musika-tresna bati, beste interpretatzaile bat gehiago balitz bezala tratatzeraino? Noiz galtzen du elementu bakoitzak bere nortasuna beste zerbait bilakatzeko? Badu sarbiderik hor gorputzak?

 

FITXA ARTISTIKOA

Iraupena: 20 min gutxi gorabehera
Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Victor Fernandez
Musika konposizioa eta interpretazioa: Ernesto Gonzalez
Argazkiak: Diego Pazo

 

BIO

(Granada, 1986). Dantza Flamenkoaren Pedagogian graduduna Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Dantzari gisa, hainbat konpainiarekin egin du lan: Cía Rafael Aguilar, Ballet Flamenco de Madrid, Joaquín Ruiz, Rafaela Carrasco, Javier Latorre, Zuk Dance, Ballet de Carmen Roche edo Denis Santacana Compañía de Danza. Gaur egun, azken talde horrekin ari da lanean, eta konpainiaren hainbat produkziotan parte hartu du, zeinetan garatu baitu dantzari gisa bere hizkuntza propioa.
Gaur egun, Bilbon bizi da, eta bertatik ari da bere karrera aurrera eramaten. Bi pieza sortu berri ditu: “Raizando” eta “A Mano y Pie”.

MATERIALAK

Scroll up