Tailerrak

SOINU-ERAGINAK. Ideiaren, hitzaren eta ekintzaren arteko ibilbide bereziak.

2026ko martxoaren 2, 3, 4, 5.
Ordutegia: astelehena 16:00 – 21:00 / asteartea, asteazkena eta osteguna 10:00 – 14:00.
HUARTE ZENTROA
IZEN-EMATEA (50€) otsailaren 25era arte info@addedantza.org-en.

Tailer honek soinuak gauzetan duen eragina du ardatz, eta soinua mugimenduaren motor gisa ¡ eta kontzientzia gorputzean durundi egiten duen horri arreta jartzeko modu gisa hartzen dituzten praktiketan murgiltzeko proposamena egiten du.

Tailerrean, zirkuitu edo korrelazioen sistema moduko bat sortuko dugu ideia baten, hari izena ematen dioten hitzen eta hura gorpuzten duten ekintzen artean. Ideia edo pentsamendu bat, mugimenduari bultzada emateko, mugimendua ulertuta muga jakin batzuen barnean kokatutako ibilbide modura, marko bat zeinetan gorputzari egiten utzi. Izendatu eta egiten utzi.

Praktika batzuk egingo ditugu nerbio-sistema erlaxatuz gorputzean sartzeko, eta banakako nahiz taldeko entzutearen eta arretaren arteko erlazioa landuko dugu.

Era berean, gainerako praktikekin tartekatuta, parte-hartzaileen interesak edo proiektuak partekatzeko tarte bat irekiko dugu egunero. Horrela, modu kolektiboan sakonduko dugu interes eta proiektu horietan, enuntziazio- eta itzulpen-ariketen bidez, entzuten denari edo durundi egiten ari denari arreta jarriz betiere.

NORI ZUZENDUA: Interesa duen edonori irekia.

Isaak Erdoiza (Abadiño, 1975).

Gaur egun, Bilbon bizi da. Koreografoa, performerra eta osteopata da. 6 urte zituela izan zuen lehen kontaktua dantzarekin, Abadiñoko Iluntze euskal dantzen taldean (1981-87). Lisboako C.E.M Centro Em Movimento ikastegian hasi zituen dantzako eta sorkuntza eszenikoko ikasketak (2007-09). Gerora, hainbat artistarekin osatu zituen ikasketak, hala nola Idoia Zabaleta, Vera Mantero, Lisa Nelson, Hisako Horikawa, Frank van de Ven eta Joao Fiadeirorekin. Maia Villotekin batera, La Cosa en Casa diziplina arteko topaketa antolatu zuen, Bilbon garatua etxeko testuinguruan (2012-15). Praktika Eszenikoetako eta Kultura Bisualeko Masterreko ikasketak egin zituen Mataderon eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían, Madrilen (2016-17).

Saturar la erótica (2016) eta MASA (2018) piezen sortzailea da. 2018tik aurrera, eskuz esku lan egin du Nazario Díaz artistarekin; hain zuzen ere, lankidetzan jardun du haren Háblame, cuerpo (2018) eta Amanecer Alto Cielo (2025) piezetan, eta Fuego verde pieza eszenikoa (2021) sortu dute elkarrekin. Gainera, dantza eta kolaborazioak egin ditu honako hauekin: Olatz de Andrés, Coletivo Qualquer, Idoia Zabaleta, Aitana Cordero, Ibon Salvador, Maia Villot, Rosa Casado, Raira Rosenkjar eta Dani Hernández. Dantzan Bilaka programaren batzorde artistikoko kide eta koordinatzaile izan da 2024ko eta 2025eko edizioetan. Bere sorkuntza-lanek gorputzaz dihardute, gorputza harturik beste era bateko erlazioetara irekitako paisaiak eta iruditeriak sortzeko ahalmena duen bitarteko gisa; eta eszenan aritzeko proposatzen dituzten moduek erdigunean jartzen dituzte entzutea, ekintza sentikor gisa, eta kolektibitatea, giza esentziaren berezko ezaugarri gisa.

Scroll up