Tailerrak

Txorien hizkuntza. Carolina Mendonça

2021eko ekainaren 24, 25, 26, 27.
Ordutegia: Astelehena arratsaldez / Asteartea, Asteazkena, Osteguna goizez
AZALA KREAZIO ESPAZIOA 
Dantzan Bilaka programaren partaideei eta euren taldekideei zuzendua.

“Txorien hizkuntza ulertzeko ez dira beharrezkoak belarriak, ez koklearik, ez tinpanorik ere, entzumen zelularra baizik, non pertzepzio-organoak hedatu eginten diren azala, ile-folikulua, bihotzaren taupadak eta dena delakoa batera heltzeraino”.
Dale Pendell.

Zer ezagutza mota eskain diezagukete elementuek, entzuteko denbora nahikoa hartzen badugu? Topaketa hauetan praktika koreografikoak aztertuko ditugu, ahul eta hauskorrak diren komunikazio-moduak esperimentatzeko modu gisa. Gorputza eta haren gaitasun extrasentsorialak tresna nagusi bihurtuko dira bizi garen munduari galderak egiteko. Gorputz batek egin dezakeenari buruzko ideia ez-hegemonikoekin harremanetan jarriko gara, arrastoak, dantza telepatikoak, urrutiko ikuspegia eta igarketa-praktikak irakurriz. Inguratzen gaituena entzuteko denbora hartuko dugu. Gure ahotsak mobilizatuko ditugu, ezegonkortasun interesgarria mantentzen duen tresna politiko gisa barnealdearen eta kanpoaldearen artean eta materialaren eta immaterialaren artean.

Topaketa hauetan entzuteko estrategia konplexuak garatuko ditugu elkarrekin. Nola bihur gaitezke bizi garen munduaren lekuko soinudunak? Zarata zuriaren azpian dauden soinuak arretaz entzuteko denbora hartzen duen edonor harritu egingo da. Isiltasuna abstrakzio arriskutsua da. Argitu baino gehiago nahasten dituzten ahotsak arnastu, miatu eta entzungo ditugu elkarrekin, istorio batzuen opakutasunaren alarma entzungarria.

Topaketa honetan, nire ikerketa artistikoan garatzen ditudan praktikak partekatuko ditut, non gorputza eta irudimena tresna posibleak diren pentsarazteko eta munduan beste modu batean egoteko. Tailerra espazio emankor bat bezala ikusten dut, non pentsatzeko, irudikatzeko eta existitzeko beste modu batzuekin aktiboki konprometitu gaitezkeen. Bizi dugun krisi sozial, politiko eta ingurumenekoan, epistemologia alternatiboak bizitzea premiazkoa da, eta aukera horiek praktika koreografiko konplexutzat ikusten ditut.

Carolina Mendonçak ezagutzaren kutsaduran eta hainbat logikarekiko kaltebera izatean dauka interesa. Arte Eszenikoetan lizentziaduna da ECAUSPn (São Pauloko) eta Koreografia eta Interpretazio Master bat egin du Giessen-go Unibertsitatean, Alemanian. Azkenaldi honetan egin dituen proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dirá: Pulp- History as a Warm Wet Place (2018) Arkeologia intuitiboari buruzko lana, XVII-XVIII. mendeetako soberakinak digatzen dituena; useless land (2018) Jendea lo egitera gonbidatzen duen gaueko irakurketa, mundua ulertzeko modu gisa; We, the Undamaged others (2017) Zoriontasuna zalantzan jartzen duen obra, gure bizitzak antolatzen dituen helburua gisa eta Falling (2016) Loa esploratzen du dantza-praktika posible gisa.

Carolina VERBO Arte Eszenikoen Jaialdiko arduradunetako bat ere izan zen (2017) Vermelho Galerian eta Dantza Denboraldian (2017) Videobrasil, biak São Paulon. Tailerretan bere ikerketa teoriko-praktikoa partekatzen du, telepatia, lebitazioa eta entzute sakona lantzeko, besteak beste.
Carolinak beti beste artista batzuekin elkarlanean eraikitzen du bere lana: Catalina Insignares, Marcelo Evelin, Volmir Cordeiro, Dudu Quintanilha, Carolina Bianchi besteak beste.

Scroll up