Espazioak
Huarte Zentroa
Huarte Zentroa arte garaikidearen ikerketa eta esperimentaziorako zentroa da, proiektu artistikoak ekoizteko baliabideekin hornitua. Arte garaikidearen ekoizpena du ardatz nagusi, eta tokiko komunitate artistikoaren eta beste komunitate batzuen arteko loturak ezartzea proposatzen du, jendaurreko programa ugariren bidez: erakusketak, hezkuntza- eta prestakuntza-proiektuak, egoitzak eta artistak hartzea eta babestea sustatzen duten bitartekaritza-modu ezberdinak, besteak beste.
