Espazioak
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa, bere esparruan erreferente da 2002an ireki zenetik. Arte- eta dokumentu-ondarea eskuratu, kontserbatu, aztertu eta zabaltzeari eta erakusketa-, hezkuntza- eta kultura-ekintza paritario eta inklusiboko programak ekoizteari dedikatua, ikerketarekin eta artearen eta haren eztabaiden ezagutzara iristearekin konprometitutako gunea ere bada.
Artium Museoak 2.800 artelan baino gehiago biltzen dituen bilduma publiko bat gordetzen du, Euskal Herriko eta Espainiako artea XX. mendeko 50eko hamarkadatik ezagutzeko aukera ematen duena.