Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.
Irekiera honek forma ezberdinak har ditzake, eta proiektuak partekatzeko nahiz publikoarekin erlazionatzeko modu modura proposatzen da. Horregatik, partaide bakoitzak erabakitzen du zer partekatzeko beharra duen edo nola egiten duen. Material gordin batzuk aurkez daitezke, proposamen eszeniko bat, praktika bat, bideo bat, hitzaldi bat, edo bakoitzak partekatu eta esperimentatu nahi duen hori.