Rebeca Barroso

Arrorró

Sare sozialetan sehaska-kanten eta scroll-aren (webgune, app edo bestelako bat osatzen duten edukietan egiten den mugimendua, nagusiki goitik beherakoa) artean gertatzen diren gurutzaketak ikertzea eta tratatzea da helburua. Itxuraz urrunekoak diren bi praktika hauek zer harreman duten ikertzea, gorputzari nola eragiten dioten, sehaska-kanta bat ariketa koreografikoaren bidez gorpuztea nolakoa litzatekeen, zeintzuk diren scroll-aren mugimenduaren logikak, eta abar. Gure eguneroko bizitzaren parte dira teknologia eta kultura digitala, harremanetarako, komunikaziorako eta mundua esperimentatzeko dugun moduan eraginez… Iraultza edo egoera digital guzti honen erdian, itxuraz ezberdinak diren elementu horietan barneratzea interesatzen zaigu: loarazteko umeei kantatzen zaizkien sehaska-kanta tradizionalak eta online gertatzen diren harreman sozialen edo bertako edukien scroll infinitua. Bi kontzeptu hauen esploraziora abiatu nahi digu, erakutsiz nola musikak eta melodiak ustez urrunak diren bi munduren arteko zubia eraiki dezaketen: lasaitasunarena eta umeen loarena batetik, eta konektibitatearena eta asaldura digitalarena bestetik.

 

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza artistikoa, sorkuntza eta interpretazioa: Colectivo La Incendiariako Rebeca Barroso.
Sorkuntza eta interpretazioa:  Colectivo La Incendiariako Sara Fondevila.
Soinu espazioa: Gabriel Abi Saber.

 

BIO

Gasteizen jaiotako dantzari eta sortzailea, koreografian eta interpretazioan graduatua Bartzelonako Institut del Teatren. 2021tik, Colectivo La incendiaria zuzentzen du Sara Fondevilarekin batera, euren sorkuntza eszeniko propioak sortuz eta haiekin jaialdi ezberdinetan parte hartuz. Gaur egun, Bartzelonako Barceloneta Gizarte Zentroko konpainia egoiliarra da Colectivo La Incendiaria, euren “Arrorró” proiektu berriarekin, Baratza Aretoak lagunduta, eta lan horrekin parte hartuko dute Dantzan Bilakan ere.

MATERIALAK

Scroll up