Tailerrak

KO-LAGUNTZA PRAKTIKAK. Carolina Campos

2023ko urriaren 6, 7, 8.
Ordutegia: Ostirala 16:30 – 18:30 / Larunbata 11:00 – 13:30 / Igandea 11:00 – 12:30 eta 18:30 – 20:00.
AZKUNA ZENTROA (Iparraguirre Aretoa)
IZEN-EMATEA (15€) urriaren 2ra arte info@addedantza.org-en

Parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak/piezak bisitatzearen eta ko-laguntzaren inguruan antolatu da tailer hau. Arretazko lekuetarako gonbidapen modura ulertuko dira piezak, eta sorkuntza prozesuen barrualdera begiratzeko tresnak emango dizkiguten ariketak aktibatuko ditugu, aurkeztutako objektuetatik abiatuta. Sortutako munduei erreparatuko diegu, eta baita bakoitzak proposatzen duen gonbidapen motari ere, euren erlazioak zabalduz eta lengoaia emanez, etorkizun edo desplazamendu posibleei buruz espekulatuz. Modu zainduan eta proiektu bakoitzaren momentua kontuan hartuz, modu kolektiboan lan egin ahal izatea da ideia, artista bakoitzari galdera, sentsazio eta norabide posible berriak oparitzeko.

 

 

Carolina Campos (Brasil, 1978). Dantzaren eta arte eszenikoen eremuan lantzen du bere lana, sorkuntzaren eta ikerketaren arteko plataforma ezberdinetan mugituz. Kolektibitateak eta elkarlana sorkuntza artistikoan islatuko dituzten ikuspuntu metodologikoak interesatzen zaizkio. Irudiaren eta presentziaren arteko harremanak ikertzen ditu gaur egun, zinearen eta performancearen tresnetatik abiatuta eta Rafael Frazão artista eta ikerlariarekin batera. Honako piezak sortu ditu: OUTRO LADO É UM DIA (2021) Márcia Lançarekin (PT), ÇA VA EXPLOSER (2020) João Fiadeirorekin (PT), NOME (2017) Márcia Lançarekin eta PLAYA (2017) Qualquer Kolektiboarekin (Euskal Herria / BR).
Komunikazioan lizentziatua da (UCS-RS), graduondoa du Argazkilaritzan (UCM-RJ) eta Kultura Garaikide eta Teknologia Berrietan (FCSH-Lisboa). Ikasketa Independenteen Programa burutu zuen MACBAn.
Hainbat konpainiatako kide izan zen Brasilen, Lia Rodrigues Cia de Danças haien artean, 2008 eta 2011 artean.

Scroll up