Oihana Altube

SOMATURGIAK

Somaturgia 1:
garrantzitsua da “gauza” bakoitzaren ukitua sentitzea
ahoa da zuhaitza zeru bihurtuz amaitzen den leku hori

inoiz ezin dut ezer osorik eskaini
(ez izan munstrokeriaren beldur)

katua transmititzen badut, katu egon behar dut
azala transmititzen badut, azal egon behar dut

nola agurtzen da gorputz bat dantzatik?
zer da dantza, ipurdia mugitzea ez bada?

utzi begiei pisua har dezaten eta gorputzetik parrastaka zabal daitezen

atzean gorputza baitago
eta mundua

normaltasuna, zentzumen-mugimenduari dagokionez, existituko ez balitz bezala esaiozu baietz dagoeneko baden horri

ez duzu lan gehiago egin behar

(elkarrekin jardun)
ukitzen
astintzen
mugitutako guztiaren erresonantziatik.

txikia dena, preziatua, sentibera
gorputza diamante gisa,
atal txiki horiek
txokoak, tolesturak, hezurtxoak
sotilaren espiritualtasuna zaintzeko gogoa sortzen duen diamante gisa

lurrarekin eta zeruarekin
elkarlanean baino ezin du dantzatu
gure gorputza ZERUERTZEAN eserita dago
durundi egin lehenik
munduari eman
eta ibili

zoru bainu bat hartzea
gorputza kulunkatzea
antenak aktibatzea
“heste izakia” nolakoa da? nola mugitzen da? nola dantzatzen da?
tartetxo bat egotea
lobulu frontala askatzea
(utzi egiten) edozein mugimendu

pixka bat barnerago sartzea, haragia esnatzeko/agurtzeko
bultza egiteko askatu egin behar

gorputza/mundua habitat-ekosistema gisa
ataria zabaltzeko dantza egitea

(eman BAIMENAK zeure buruari, testuinguruarekin harremanean)

ahoaren eta uzkiaren arteko espazioaren antzinakotasuna
larruazalaren samurtasuna
HURBIL egotea potentzia sentikor gisa
(barne-iparrorratza)

ukitua izateko nahia
endorfinen dantza
dantzatzea-balioztatzea-dantzatzea
EMAIDAZU OSORIK: “Self-service”


Somaturgia 2:
– Ados, proposatzen dudan hau ez dakit oso ondo nola azaldu, orain hemen sartuko gara, eta hemen sartzea… leku batean sartzea da. Imajina dezagun, amets egin dezagun, esaten ari naizen hau benetan bizi dudala eta ez dudala bizi, ez dela existitzen, ez, dena da hil edo bizikoa, dena da hil edo bizikoa, ezinbestean garrantzitsua, ezinbestean existentziala, gai guztiak, dena, dena, dena da hil edo bizikoa, nahiago dut hil edo bizikoa esan bizia esan baino, dena da hil edo bizikoa, dena da hil edo bizikoa, denean daude indarrak, denean daude sentsibilitateak, dena ari da izaten ezinbestean tenporala, ezinbestean materiala, ezinbestean abegitsua, ezinbestean zaurgarria, ezinbestean… bai,
ez dakit, orduan, sartzera goazen leku honekin bizitasuna partekatzen dugula jakinda, nola sar gaitezke bertan eta bizitasun horri adierazi hiltzat hartzen dugula normalean, sentitzen ez duen zerbaitzat, hor ez dagoen zerbaitzat…?, bai, ezagutzen dugula, badakigula hor dagoela, badakigula gu bezain ezinbestekoa dela bera ere. Imajinario horretara, errealitate horretara, aukera horretara jolastea. Horretarako, nik uste, gizatasun pixka bat kendu behar diogu geure buruari, hau da, gauzak menderatzeko beharra sentitzeko beharra galdu behar dugu, dantzan ere maiz sentitzen baitugu dena menderatzeko gogo hori, diagonal bat hartzean, espazioa osorik bete nahi izatean.… Nola iraul dezakegu nahi hori?

– Aizu, nik, diagonala, bertan ez banengo bezala egingo banu bezala.

– Eta kontua da ni gabe ere dagoeneko izaten ari dela, diagonal bat egiten ari naizela senti dezakedala. Ez dakit oso ondo zer esan nahi duen horrek, zaldien irudia datorkit burura, diagonalean begiratu behar zaie, hori hil edo bizikoa delako eta ez dugulako bizi-materia beldurtu nahi, astiro joan nahi dugu, materiari denbora eman nahi diogu, materiak uler dezan ez gatozela…

– Izorratzera.
– Haren jabe egitera! Imajinatu nahiko nuke horrek esan nahi duela…, iruditzen
zait ezen, erdi dantzan bezala sartzen bagara, edozertarako irekiak, agian hori aski izan daitekeela gure bizi-materialak konpreni dezan ez dugula beraren jabe egin nahi. Ez dakit, txorakeria handi bat esan dut agian.

– Ez dakit, proba dezagun.
– Proba dezagun.
– Jakina.
– Espazioan sartzea eta giroak eraman gaitzan uztea da, denbora pixka bat hartzea da, orain esan dugun horrekin, zer egiten digu horrek?
– Sartzeko modua egunerokoa ez izatea proposatzen duzu zuk.
– Ez dadila izan behintzat hartzen duen bertikaltasunetik, apur bat diagonalean baizik, apur bat diagonalean, apur bat, saltsa dantzatuz bezala, ez dakit.
– Ez da zuzenean joatea.
– Hori da, apur bat diagonalean.
– Katu bat laztantzean, eskua bizkarrean jartzen diozunean bezala.
– Edo txakur bat, lehenik eskua eskaintzen diozu, usna dezan, harik eta tripaz gora jartzen den arte, ea tripaz gora jartzen zaigun espazioa ere, baina ez zaigu tripaz gora jarriko gu ere tripaz gora jartzen ez bagara bizi-materia horren aurrean, kontuak bidezkoa izan behar du, elkarrekin dantzatzea lortzea baita gure helburua, esperientzia hori bizitzeko zortea izatea.
– Ez gara espazioaren gaineko botere-harreman batez ari.
– Ez, ezta izan ez izan binomioaz ere. Ez.
– Saiatuko gara? Denbora bat jarriko dugu?
– Ordu erdi bat gutxienez, esango nuke nik.
– Has gaitezen, bada.
– Bai, has gaitezen.

 

BIO

Oihana Altube (Irun, 1983). Dantzaria. Dantzaren zentzumen-mugimenduzko eraikuntzak (historikoak,
politikoak, filosofikoak, psikikoak eta artistikoak) zalantzan jartzen dituzten prozesuetan interesatua.
Altuberen lanak balletaren, Dantzaren historia hegemonikoaren, psikoanalisi erlazionalaren, release
teknikaren, transfeminismoaren eta Dantza Mugimendu Terapiaren eragina jaso du.


Laguntzailea: Raúl Marcos (Segovia, 1976). Antzezle, sortzaile eta irakaslea. RESADen lizentziaduna.
Besteak beste, antzerkigile eta konpainia hauekin egin du lan: Sanchís Sinisterra, Moro Anghileri, La casa en
el árbol, Rubén Szchmacher, Carlos Marqueríe, David Franch, Claudia Faci, Impromadrid, Mutis, Luca Aprea,
Ay Ay Ay eta Jamming. Hainbat ikuskizun zuzendu eta idatzi ditu. Armadillo kolektiboko kidea da.

MATERIALAK

Scroll up